Itzuli Inprimatu

Sinadura-sistemak

Egoitza elektronikoak aukera ematen du interesdunek sinatzeko, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 10. artikuluan aipatutako edozein bide nagusi erabilita.

Araudi erregulatzailearen arabera eta proportzionaltasun-printzipioan oinarrituta, izapide bakoitzerako behar den aseguramendu-maila zehazten da.

Izapidearen arabera behar diren aseguramendu-mailak:

Goi-mailako izapideak:

Formularioaren eta aurkeztutako dokumentuen sinadura elektroniko aitortua.

Funtsezko izapideak:

Formularioaren eta aurkeztutako dokumentuen sinadura elektroniko arrunta.

Maila txikiko izapideak:

Aurkeztutako inprimakiak eta dokumentuak ez dira sinatzen.