Itzuli Inprimatu

Data eta ordu ofiziala

Kontuan izan egoitza elektroniko honetatik egiten duzun edozein kudeaketak legezko balioa izango duen data eta ordua data eta ordu ofiziala direla, eta ez kudeaketa egiten duzun ekipo edo gailuarena.

Data eta ordu ofizialak ematen dituen zerbitzua Armadaren Errege Behatokiak eskaintzen du, eta Egoitza Elektroniko hau harekin sinkronizatuta dago.

Une jakin batean ordu ofiziala egiaztatzeko, jarri kurtsorea egoitza elektronikoaren goiburuan agertzen den ordu eta dataren gainean, eta sakatu bertan. Kurtsorea gainetik pasatzean, mezu bat agertuko da "eguneratu" edukiarekin.

Arauak:

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 31.2 artikulua: "Administrazio edo erakunde bakoitzaren erregistro elektronikoa, epeak zenbatzeko ondorioetarako, sartzeko egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialaren arabera arautuko da, zeinak behar diren segurtasun-neurriak izan beharko baititu haren osotasuna bermatzeko eta modu irisgarri eta ikusgarrian agertzeko".
  • Urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuak, Administrazio Elektronikoaren eremuan Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala arautzen duenak, 15.2 artikuluan ezartzen du data eta ordua Armadaren Errege Institutuarekin eta Behatokiarekin sinkronizatuko direla, urriaren 23ko 1308/1992 Errege Dekretuan legezko orduari buruz aurreikusitakoarekin bat etorriz.