Itzuli Inprimatu

Arazoak egoitza elektronikoan (FAQak)

Arazo orokorrak

Zeintzuk dira baldintza eta gomendio teknikoak?

Kontsultatu baldintza eta gomendio teknikoak hemen.

Arazoak ditut "erregistro elektronikoarekin"!

Badago mugarik igo beharreko fitxategien tamainan?

Erregistro elektronikoaren bidez igo nahi diren fitxategien tamainan 15 Mb-ko muga dago.

Mugak fitxategien izenetan

Ez erabili karaktere hauek:

  • Azentuak
  • Parentesiak
  • ASCII kodeak

Izen labur eta sinpleak gomendatzen ditugu (adibidez: 1 dokumentua, 2 dokumentua...)

Arazoak dokumentu bat sinatzean
Eskabidearen dokumentua edo formularioa sinatzean "Ezin izan da AutoSinadurarekiko konexioa egin" mezua ager liteke.

Honen arrazoia hau da: ez dagoela instalatuta Autofirma aplikazioa. Sakatu hemen aplikazioa jaisteko.

Dokumentu bat sinatzean, beste hau ere ager liteke: "@firma aplikazioarekiko konexioa galdu da"

Internet Explorer 11 (IE11) erabiltzen baduzu, "Modulu babestua gaitu" aukera desmarkatu behar duzu hemen: "Interneteko aukerak-> segurtasuna"; eta nabigatzailea berrabiarazi behar duzu, aldaketek eragina izan dezaten.

Zerbitzu honen erabilerari buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Zer dokumentu mota igo daiteke?

Eskabide bakoitzaren barruan, fitxategi bat igotzeko orduan, onartutako formatuak zehaztuko dira.

Hala ere, dokumentua PDF formatuan igotzea gomendatzen da.

Arazoak ditut "Windows eta Firefoxekin"

Gako publikoak instalatuta dauzkat?

Firefoxek Internet Explorer eta Chrome ez den beste ziurtagiri biltegi bat du. Horregatik, erabili nahi den ziurtagiriak eta haren gako publikoek Firefoxen gakoen biltegian instalatuta egon beharko dute.