Egutegia

Udalaren Egoitza Elektronikoaren zerbitzuek eguneko 24 orduetan funtzionatuko dute, urteko egun guzti-guztietan.

Arrazoi teknikoak direla-eta Egoitza Elektronikoa edo bere zerbitzu batzuk eten egin beharko direla aurreikusten denean, herritarrei ahalik eta arinen eman beharko zaie horren berri "Zerbitzuaren etenaldiak" atalaren bidez, eta kontsulta egiteko dauden beste aukeren gaineko informazioa eskainiko zaie bertan. Holakoetan, informazioa Egoitza Elektronikoaren beraren bidez argitaratuko da edo egoera horren berri eman dezaketen bestelako komunikabideen bitartez.

Epeei dagokienez, egun baliogabetzat joko dira Elkarte Autonomoaren eta Mungiako udalerriaren egutegian jai-egun ofizialtzat agertzen direnak. 2017ko jai-egunak ondoko egutegian agertzen dira.