Udalaren iragarki-taula elektronikoan kontsulta daitezke udal-eskumeneko nahiz beste administrazio publiko batzuei buruzko gaien inguruko ediktuak eta iragarkiak, arauz hala xedatuta badago. Hala ere, informazioa eskuragarri egongo da erakundearen iragarki-taula ofizialean.
Iragarki-taula horretara sarbidea izateko ez da beharrezkoa izango herritarraren nortasuna egiaztatzeko mekanismo berezirik. Taularako sarbidea bermatu egiten da, bai eta haren edukiaren benetakotasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna ere, indarrean dauden lege-xedapenen arabera.
Taula hori eguneko 24 orduetan dago erabilgarri, urteko egun guztietan, arrazoi teknikoengatik beharrezkoak diren etenaldietan izan ezik; etenon berri "Zerbitzu-etenaldiak" atalean emango da.